Enpresa

AIADEK S.A 1992.urtean dekorazio-pinturan estandar altuak eskatzen zituen merkatuari erantzuna emateko bokazioarekin sortutako enpresa da.

Egoera ekonomiko konplexuek markatutako hasiera izan ostean, produktuen kalitatearen aldeko apustua egokia suertatu zen. Honela frogatzen dute alde batetik gure aktibitatearen hazkuntza geldo baina etengabeak, eta nazio mailan jasandako zabalkuntzak bestetik. Bestalde adituek gure produktuengan izan duten konfiantzarekin harro gaude, baita eskertuak ere. Behin eta berriro sarituak izan gara Gipuzkoako Maisu Pintoreen Elkarteak egindako zenbait galde-sortetan.

Eskainitako produktu aukeren dibertsifikatzea izan da gure enpresa merkatuan finkatzearen beste gakoetako bat. Momentu honetan, dekorazio-pinturaren merkatuan egoteaz gain, AIADEK S.A.-k bideko seinaleztapen merkatuan ere badu presentzia esanguratsua, sektore honetako enpresen funtzionamendu egokirako ezinbestekoak diren produktu aukera zabala eta zerbitzu bizi eta azkarra eskainiz.